XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DATUAK...Antton Maiz duela 43 urte sortu zen Arantzako Petrisenekoborda baserrian eta gaur egun bertan bizi da.
Ezkondua eta bi alaben aita da.
1975ean debutatu zuen profesionaletan Tolosako bestetan.
Otxoarekin batera 22-20 irabazi zien Arozena eta Riojari.
Eskuz binakako bortz txapel irabazi ditu
Martxoaren 3an omenaldia eskeini zion
TESTUA:
ARGAZKIA:
Hogei urteotan partidu aunitz jokatu duen pilotaria izan naiz.
Zenbait urtetan ehun partidutan ibiltzen nintzen.
Zazpi hilabetez lesionatua egon nitzen, gainerakoan partidu aunitz jokatu dut.
Pilotak niri satisfalzio haundiak eman ditit, lagun aunitz egin ditut, eta nik uste, dena positiboa izan da.
Bigarren mailako txapela irabaztea, nere burua Primeran zegoela ikusi bainuen.
Parejaka ere, lehenbiziko eta azkeneko txapelak, duela bi urte, ilusio haundia egin didate.
Hemendik aitzinera denetik oroitzapenik onena, omenaldia izanen dut.
Ez nuen horrelakorik espero eta hagitz emozionantea izan da; frontoia betea, jendea txaloka...
Alde batetik lesioa, zazpi hilabetez geldirik egon bainintzen eta orduan jokatzen ez bazenuen ez zen sosik.
Gero, final bat 22-21 galdu nuen eta hori sentitzen da, tantu batengatik txapela ez lortzea.
PILOTARI PROFESIONAL BEZALA ERRETIRATUTA, ERABAT UTZI BEHAR DUZU PILOTA?Txuriz jantzitako pilota utzi dut, bainan eskuz ez bada paletan segituko dut herrian.
Gero badira hemen gazte batzuk pilotan hagitz ongi dabiltzanak eta haiei dakitena erakusten eta animatzen saiatuko naiz.
Inaxio Errandonearekin ere botillero segituko dut momentuz.
Beti lagunak izandu gara eta aber kanpeon ateratzen dugun hortik.
Onerako izan da, dudarik gabe.
Nik debutatu nuenean oraindikan pilota ongi zegoen, baina izandu dira urte batzuk gaizki egon dena, jende gutti joaten zen.
Enpresa hau sartu denetik, nik uste telebisioagatik izan dela, pilotak aunitz irabazi du.
BERAZ, PILOTAREN ETORKIZUNA NOLA IKUSTEN DUZU?Hagitz ongi.
Jendea pilotaz hitzegiten ari da eta aunitz mugitu da.
Orain dela 3-4 urtetikan pila bat irabazi du.
ANTTON MAIZ-en KUTXAN BEGIRATUZEZKERREKO ARGAZKIAN, ANDUEZA VI.ARI ESKUZ BANAKAKO TXAPELKETAREN FINALERDIA IRABAZI ONDOTIK, 1980. URTEAN.
FINALEAN, RETEGI II.AREN KONTRA GALDUKO ZUEN.
BEHITIAN PIEROLA ALMANDOZTARRAREKIN BIKOTE EGINEZ,
ETORKIZUNERA BEGIRA, AGESTA ETA ERRANDONEA BEZALAKO ARANTZAKO GAZTEEI DAKIENA ERAKUSTEN SAIATUKO DA (ESKUINEAN GOIKO ARGAZKIAN) GARAI BATEAN MAIZ I. BERE ANAIAK BEREKIN EGIN ZUEN MODURA (BEHITIAN, ESKUINALDEAN)